Gipuzkoa

Liburuak itzultzeko postontzi berria Ormaiztegin

Gizarte-etxearen kanpoaldean kokatuta dago eta 24 orduz erabil daiteke
Una colección de libros
Una colección de libros / Freepik

Ormaiztegiko liburutegiak liburuak itzultzeko sistema berria jarri du martxan. Dagoeneko erabilgarri dago liburutegiak mailegatutako liburuak itzultzeko postontzia. Gizarte-etxearen kanpoaldean kokatuta dago, sarrera nagusiaren eskuinaldean, eta 24 orduz erabil daiteke.

Zerbitzua etengabe irekita dagoen arren, Ormaiztegiko liburutegiak gomendatzen du liburuak liburutegia irekita dagoenean itzultzea, kudeaketa arinagoa izan dadin.

2025-08-05T13:49:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo