Bizkaia

LGTBIQ+ bizitzak eta errealitateak ezagutzeko parte-hartze prozesua jarri da abian Ondarroan

Parte hartzea erraza eta konfidentziala da, eta, horretarako, galdetegi bat bete ahal izango da
Proiektu honekin protagonisten bizipenak eta iritziak entzungo dira
Proiektu honekin protagonisten bizipenak eta iritziak entzungo dira / Ondarroako Udala

Actualizado hace 6 minutos

Ondarroako Udalak Eihera kooperatibarekin elkarlanean ‘LGTBIQ+ bizitzak eta errealitateak' proiektua jarri du martxan, herritarrek bizitakoa hobeto ezagutzeko.

Helburua da LGTBIQ+ aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen inguruan herrian dauden erronkak, gabeziak eta indarguneak identifikatzea. Beraz, arduradunek azaldu duten bezala "diagnostiko bat baino gehiago izango da".

Horrela, komunitate horri merezitako errekonozimendu eta aitortza historikoa emango zaio, protagonistak hitza hartuz. Lan hau ikuspegi parte hartzailetik egiten ari dira, herritarrekin, eragileekin eta LGTBIQ+ kolektiboko kideekin elkarlanean. Herriko hainbat gunetan jarritako kartel baten bidez, udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu euren bizipenak eta iritziak partekatzera. Parte hartzea erraza eta konfidentziala da, kartelean agertzen den QR kodea eskaneatuz, eta sare sozialen bidez partekatu den esteka honekin, edonork bidal ditzake bere testigantzak.

"Horretarako, ezinbestekoa zaigu protagonisten bizipenak eta iritziak entzutea", adierazi dute, herritarrak prozesuan parte hartzera gonbidatuz. Egitasmo honek pausu garrantzitsua suposatzen du herriko aniztasuna aitortu eta ikusgarritasuna emateko bidean.

Eihera, eraldaketa feminista eta LGTBI+ prozesu propioak diseinatu, garatu eta ahalbidetzen dituen kooperatiba da. Ikuspegi feministatik, landu nahi den errealitateari erreparatuz, herri-prozesu eraldatzaileak, pedagogia feministak, LGTBI+ diagnostiko eta ekintza planak, gizonekin lanketak, eta parte-hartze prozesuak lantzen dituzte, besteak beste.

2026-02-23T19:57:40+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo