Gipuzkoa

Larunbatean Andoaingo Axeri dantzako dokumentala estreinatuko da Basteron

Aitor Arruti herritarrak egindako lana 11.00etan ikusteko aukera egongo da doako sarrerarekin
Aurtengo Axeri dantzaren irudia.
Aurtengo Axeri dantzaren irudia. / Iker Azurmendi

Actualizado hace 7 minutos

Larunbatean, abenduaren 20an, Andoaingo Bastero kulturgunean Axeri dantza. Herri baten erritua dokumentala estreinatuko da 11.00etan. Sarrera doakoa da.

Aurten 50 urte bete dira Andoaingo San Joan egunean dantzatzen den Axeri dantza berreskuratu zela eta 25 urte emakumeak parte hartzen dutela.

Aitor Arruti herritarra arduratu da historia hau eta berarekin lotuta duten baloreak 55 minutuko ikusentzenezko batean biltzen, hiru urteko lanaren ondoren.

Axeri dantza. Herri baten erritua

Axeri dantza. Herri baten erritua NTM

Dokumental bera datorren abenduaren 28an Adunan proiektatuko da, herri honetan ere tradizio berbera mantentzen delako eta Andoaingo errituaren berreskurapenean Adunan jasotzen ziren oroitzapenak izugarrizko garrantzia izan zutelako.

Gainera, Adunako eta Andoaingo dantzariek bi herritan parte hartu izan dute herri bakoitzeko Axeri dantzan.

2025-12-18T15:04:38+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo