Donostian badaude artistek erreferentzitzat dituzten bi gune. Kutxa Fundazioak artearen erdigunea izatea nahi zuen gune ireki bat jarri zuen abian 2000. urtean Kursaalean: Kubo aretoa.
Hamabost urte beranduago, hiriburuan argazkigintza ardatz izango zuen toki bat falta zela ondorioztatu ostean, Artegunea ireki zuen Tabakaleran.
Gune bat eta bestea, bakoitza bere izaerarekin, bere eskaintzarekin, kulturaren eta artearen erreferente bilakatu dira, eta, horregatik, 25 eta 10 urte betetzen dituzten urte honetan, omenaldi berezi bat egin diegu Kale Nagusian, hamarkada hauek izan direna goraipatuz.
Horretarako, Ane Abalde Kutxa Fundazioko Ekimen eta Edukien arduradunarekin hitz egin dugu, gune horietan beren artea erakutsi duten hainbat artistekin batera.