Magazine
Magazine

Kale Nagusia

Con Begoña Dorronsoro | OV
  • Lunes a Viernes de 11:00 a 13:00

El repaso a la actualidad mas cercana marca el ritmo de la mañana.

Contacta con el programa

Programas Completos

Jesuitak Donostia Ikastetxetik desinformazioaren aurka eta teknologiaren erabilera arduratsua egiteko garatzen dituzten programak ezagutzen ditugu

Sare sozialen erabileraren arriskuak eta hauen bidez ematen diren harremanak errespetuz erabiltzearen garrantzia ikasleekin lantze aldera, hainbat gako eta irizpide partekatzen dizkie irakaslegoak eta Ingurune Seguruaren sistema garatzen dute
Jesuitak Donostia.
Jesuitak Donostia Ikastetxetik desinformazioaren aurka eta teknologiaren erabilera arduratsua egiteko garatzen dituzten programak ezagutzen ditugu
Escuchar
42:18

Onda Vasca irratiak konpromiso irmoa du desinformazioaren aurka eta informazio zehatza eta egiazkoa eskaintzeko lanarekin. Konpromiso horretan, komunikazioa hedatzen dutenez gain, jasotzen dutenek ere asko daukate esateko, batez ere, gazteenek, beraiek baitira teknologiaren eta sare sozialen erabilera desegokiaren biktima nagusiak.

Horregatik, Kale Nagusian ikastetxeek arlo honetan ikaslegoarekin egiten duten lanketa ezagutzen jarraitzen aldera, Jesuitak Donostia Ikastetxera joan gara, bertatik arlo honetan garatzen dituzten proiektuak ezagutzeko.

Iñaki Urretabizkaia, José del Cura eta Maider Ubarretxena DBHko eta Batxilergoko irakasleek, egunerokotasunean gai hori ardatz harturik lantzen dituzten saio eta ekimenak azaldu dizkigute, Ingurune Seguruaren sistema ardatz harturik. Gainera, DBHko ikasleak diren Markel Arantzegi, Elena Loyola eta Martina Ruizek ikastetxean edo etxean egiten duten teknologiaren erabilera ere azaldu digute. Saio berezi hau amaitzeko, Juan Ignacio Manso ikastetxean ikasten duten bi ikasleren aitak erabilera horren gainean etxean ezarritako mugak partekatu dizkigu.

14/11/2025
En directo
Onda Vasca En Directo