Orain dela egun batzuk Euskaraldiari amaiera eman genion. 10 egunez euskararen erabilera sustatzeko hamaika ekimen egin zituzten Euskal Herriko udalerriek eta, egun horiek oso esanguratsuak izan badira ere, ezinbestekoa da urtean zehar helburu horretan lan egitea.
Euskaltegiak dira horren bultzatzaile garrantzitsuenetakoak gure herrietan, urteko garai guztietan baitabiltza lanean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko lanean. Izan ere, aurtengo ikasturtea amaitzear dagoen honetan, udarako oporretan ere euskara indartzeko aukerak eskaintzen dituzte.
Bilboko Gabriel Aresti euskaltegia da horren adibide bat antolatzen dituen udarako ikastaro eta barnetegiekin. Isabel Isazelaia euskaltegiko didaktikariak eskaintzen dituzten aukera hauen xehetasunak partekatu dizkigu Onda Vasca irratian.