Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,8 gehitu da ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko hilaren aldean, eta horrela, urte arteko tasa %3,2 da. Gainera, prezioak %2,6 igo dira urteko lehenengo seihilekoan, INE estatistika erakundeak plazaratutako datuen arabera.
Hil arteko bilakaerari dagokionez, prezioek gora egin dute elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,6), etxebizitzan (%4,4), altzari eta etxeko artikuluetan (%0,3), osasunean (%0,3), aisialdi, kirol eta kultur jardueretan (%2,3), jantoki eta ostatuetan (%0,5), aseguru eta finantza zerbitzuetan (%1,0) eta norbere zainketa eta besteetan (%0,4), berdin mantendu dira hezkuntza zerbitzuetan (%0,0), eta behera egin dute alkoholdun edari eta tabakoan (-%0,1), jantzi eta oinetakoetan (-%0,9), garraioan (-%1,1) eta informazio eta komunikazioetan (-%0,1).
Urte arteko aldian, prezioak igo egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%3,5), alkoholdun edari eta tabakoan (%2,6), etxebizitzan (%3,7), altzari eta etxeko artikuluetan (%1,0), osasunean (%2,1), garraioan (%5,0), aisialdi, kirol eta kultur jardueretan (%1,8), hezkuntza zerbitzuetan (%2,1), jantoki eta ostatuetan (%5,3), aseguru eta finantza zerbitzuetan (%3,0) eta norbere zainketa eta besteetan (%2,4), eta jaitsi egin dira jantzi eta oinetakoetan (-%3,2) eta informazio eta komunikazioetan (-%0,6).
Azkenik, 2026ko urtarriletik ekainera bitartean, prezioak sektore guztietan igo dira, jantzi eta oinetakoetan (-%4,3) eta hezkuntza zerbitzuetan (%0,0) izan ezik. Horrela, urteko lehen seihilekoan, prezioak %2,0 gehitu dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %2,3 alkoholdun edari eta tabakoan, %2,0 etxebizitzan, %1,0 altzari eta etxeko artikuluetan, %1,6 osasunean, %3,6 garraioan, %1,5 informazio eta komunikazioetan, %1,1 aisialdi, kirol eta kultur jardueretan, %5,6 jantoki eta ostatuetan, %3,0 aseguru eta finantza zerbitzuetan eta %3,0 norbere zainketa eta besteetan.