Hitzekin izango da Korrikaren aurtengo leloa. 22. edizioa ospatuko da martxoaren 31tik apirilaren 10era eta Amurrion emango diote hasieran.
Edizio berezia izango da, hain zuzen ere, transiziotzat hartu dutelako sustatzaileek eta hurrengo urteetan Kulturaren programa garatuko dute AEK-k eskainiko duen kultur sorkuntzaren beka protagonista izanda.
Onda Vascan Korrikako antolatzailearekin hitz egin dugu, Asier Amondorekin eta hark adierazi dizkigu aurtengo edizioaren nondik norakoak. Amondok programazioan Ruper Ordorika bezalako artistak topatuko ditugula kontatu digu eta, baita ere web-orrian topatzen den 'Menuaren' funtzionamendua. Horren bitartez herrikideek hautatu ahalko dute zerrendako zein artista nahi duten egotea Korrikaren egunean.