Herriz herri programa bereziko lehen orduan Zumarragako erakarpen turistikoei buruz hitz egin dugu Turismo teknikari diren Amaia Reta eta Nagore Gonzálezekin. Biek esan digute aurtengo Gabonetako turismoaren protagonista Mari Domingi izango dela eta denontzako opariak izango dituela, zozketak, zehazki!
Bestetik, herrian ospakizunak izaten ari dira eta berezienetarikoa herriko futbol taldekoaren omenez izante ari da, Urola Clubak 50 urte bete ditu eta Valentín Barrena, presidente ohiarekin, eta egun zuzendaritzan dagoen Mikel Igartuarekin hitz egin dugu urtean zehar egingo diren ekimenei buruz.