Gure bidaia Idiazabalen hasi dugu Belén Landa, Artzai Gazta elkarteko koordinatzailearekin eta Ander Barandiaran, Idiazabaleko artzaiarekin Artzai-Gaztari buruz hitz egiten. Ostera, Ordiziara gerturatu gara, bertan jaio zen Joseba Rezolari buruz hitz egiteko, Lehendakari ordea izan zen eta 26an haren heriotzaren 50. urteurrena izango denez, Rezola hobeto ezagutu nahi izan dugu Eduardo Jauregirekin, pertsonaian aditu denarekin
Azkenengo geltokian, Segurara heldu gara ostiral honetan hasiko den Euskal liburu eta disken azokari buruz hitz egiten, bertan antolatzaile den Xabier Albizurekin hitz egin dugu.