Herriz Herri saio berezia Gipuzkoako Kale Nagusian Amasa-Villabonako udaletxetik. Herriaren bihotzean kokatua udaletxeko areto nagusia izan da gure estudioa gaurko egunean eta bertan izan dira, gurekin batera, egun honetako protagonistak.
Lehengoa Aitziber Cenzano izanda, Zunbeltz Elkarteko kide honek Gau Beltza ospatzeko herrian egingo diren ekimenen berri eman digu eta, bestalde, antzinako tradizio batzuk azpimarratu ditu, Villabonan berreskuratu nahi diren horiek.
Bigarren elkarrizketa bikoitza izan da eta Gregorio Zuaznabar ekoizlea eta Javi Rivero Sukaldaria izan dira protagonistak. Biekin baserriko lana azpimarratu dugu eta Urriaren 30ean egingo den azokaren inguruan ere hitz egin dugu, bertan KM0ko produktuak izango dira nagusi.
Azkenik, saioa bukatzeko erremonte partida jokatu dugu, hain zuzen ere, gurekin izan den Jon Irazu gazteak, debutatuko duelako 29an erremnte partidan. Harekin batera izan dugu Xabier González, Oriamendiko jerentea, eta azpimarratu digu zein beharrezkoa den kirola hedatzea herriz herri.