Aiako herrian izan da gaurko Herriz Herri saio berezia, Gabonetarako atarian herrian egingo diren ekintzen gainean hitz egin dugu baina, bereziki, herria bera hobeto ezagutu dugu. Horretarako gurekin izan dugu Jon Ander Azpiroz, Aiako alkatea.
Azpiroz aiatarra da eta herriaren maitemindu bat dela onartu du, "gozatzeko eta bizitzeko leku paregabea da" , bereziki azpiegituretan inbertitu egin baita "igerilekuak ditugu, baserrietako zerbitzuak hobetu ditugu eta errepideak konpondu".
Hala ere, gauza asko egiteko daudela ere argi utzi digu, herriak duen ondarea aberatsa baita, alde batetik landare berezien azoka dago, parketxea eta burdinolak, bestetik.