Gipuzkoa

Hernanik 'Argizagi. Zubiak laguntasunerantz' filma eskainiko du asteazkenean

Marrazki bizidun hauek hiru hernaniarrek sortu dituzte Durangoko Azokako bekari esker
Marrazki bizigunen sortaren irudi bat
Marrazki bizigunen sortaren irudi bat / N.G.

Hernanik Argizagi. Zubiak laguntasunerantz haurrentzako animaziozko filma ikusteko aukera eskainiko du asteazkenean, hilaren 14an, Biteri kultur etxean, dohainik.

Marramiau Sorkuntza Taldeak Durangoko Azokako 2023ko Sormen Bekarekin garatu du marrazki bizidunen sorta hau. Uxue Bereziartua Lonbide, Miren Bereziartua Lonbide eta Ihintza Iriarte Apezetxea hernaniarrak daude estudioaren atzean. Ekoizpen osoa eta filma, hasieratik bukaerara, euskaraz dira.

2025-05-14T19:05:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo