Gipuzkoa

Hemen da Legorretako irakurle kluba

Astelehenean elkartu zen lehen aldiz. Bigarren saioa irailean izango da
Legorretako irakurle klubaren lehen saioa
Legorretako irakurle klubaren lehen saioa / Legorretako Udala

Legorretako irakurle kluba lehen aldiz elkartu zen astelehenean. Maialen Akizuren gidaritzapean, Olga Tokarczuk idazle poloniarraren Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburua landu zuen taldeak.

Gogoz hartu zuten parte-hartzaileek lehen saioa; dagoeneko, bigarrenari begira. Bigarren saioa irailaren 22an egingo da, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua izango du hizpide taldeak.

Liburua liburutegian eskuratu daiteke.

2025-05-28T12:32:19+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo