Actualidad

"Gure musikarekin jendea euskerara hurbiltzea gauza handia da"

Gatiburen lan berria aurkeztu digu Onda Vascan Haimar Arejita taldeko kitarrak

20 urte pasa dira Gatibu taldea gure bizitzen parte izatera pasa zenetik. Ordutik egin duten ibilbidean, hainbat ereserki sortu dituzte, betirako gure artean geratuko direnak. Ibili honetan zehar, euren musikari esker, euskeraz ez zekiten asko gure hizkuntza eta kulturara hurbildu dituzte.

Orain, euskal kulturaren festa Durangon hastear dagoen honetan, gernikarren lan berria den EH Distopikala hizketagai izan dugu. Lanaren nondik norakoak azaltzeko, Haimar Arejita taldeko kitarra gonbidatu dugu gure etxera.

2022-12-30T08:36:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo