Araba

Gripe-kasuak nabarmen jaitsi dira euskadin, baina, hala ere Osakidetzak gomendatzen dute kontuz ibiltzea

Euskadin 667,88 kasu izan dira 100.000 biztanleko
Un hombre recibe una vacuna contra la gripe.
Un hombre recibe una vacuna contra la gripe. / Ruben Plaza

Actualizado hace 6 minutos

Gripearen diagnosi-kasuen kopuruak behera egin du hirugarren astez jarraian Euskadin, hala, abenduaren 22tik 28ra 1.097 kasu diagnostikatu dira, hots, %41,5eko jaitsiera aurreko asteko datuekin alderatuta.

Intzidentziari dagokionez, Euskadin 667,88 kasu izan dira 100.000 biztanleko. Lurraldeka banakatuta, Arabak jarraitzen du buruan, 769,62 kasurekin 100.000 biztanleko; ondoren Bizkaia dago, 685,89 kasurekin; eta azkenik Gipuzkoa, 597,95 kasurekin.

Euskadin, gripearen intzidentziak %8 inguruko hazkundea du gaur egun; aurreko asteetako hazkundea %20tik gorakoa izan da, ordea. Osakidetzaren ospitale-sareak 178 ospitaleratze izan ditu guztira gripearen ondorioz joan den astean, beraz, aurreko astearekin alderatuta, %29,37ko jaitsiera egon da.

Ospitaleetako okupazioa %80,09 da, eta arinki jaitsi da aurreko asteekin alderatuta. Oro har, ohiko jarduera asistentziala da Gabonetarako. Orain arte, urrian kanpaina hasi zenetik, Euskadin 15.057 gripe-kasu detektatu dira, eta 1.851 ospitaleratze izan dira; horietatik 59 Zainketa Intentsiboen Unitateetan (ZIU) izan dira.

Kasuen eta ospitaleratzeen txikiagotze jarraituaren ondorioz, bai eta intzidentziaren gorakada moteltzearen ondorioz ere, pentsa daiteke gripearen zifra handienetara iritsi garela jada gure eremuko kanpainan, Osakidetzaren iritziz. Hala ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak behin eta berriz adierazi dute ahalik eta arreta handiena jarri behar zaiola gripearen bilakaerari. Batez ere aste honetan eta hurrengoan harreman sozialak eta familia-bilerak areagotuko direlako.

Egungo txertaketa-kanpainan, dagoeneko gripearen aurkako 589.082 dosi eta COVIDaren aurkako 300.466 dosi eman dira. Zifra horrek erakusten du %11,2 igoera egon dela emandako gripearen aurkako txertoaren dosi- kopuruan, 2024ko kanpainako aldi berarekin alderatuta.

3.308 TXERTO

Hala, joan den astean, Euskadin gripearen aurkako 3.308 txerto eta COVIDaren aurkako 626 txerto eman ziren. Haurrentzako gripearen aurkako txertaketak (6-59 hilabete bitartekoak) oso martxa onean jarraitzen du, eta jada 28.336 haur txertatu dira, hau da, %43,2ko estaldura dago adin-talde horretan. Emakume haurdunentzako gripearen aurkako txertaketa %*56ra iritsi da, eta nabarmen gainditzen du iazko kanpainan lortutako azken estaldura, %52,1ekoa.

Kanpainaren amaieran, eta datozen bi asteetan harreman sozialak, familia-bilerak eta espazio itxietako kontaktuak areagotuko direla ikusita, Osasun Sailak prebentzio-neurriak gomendatzen jarraitzen du: maskara erabiltzea sintomak edukiz edo leku jendetsuetan egonez gero, espazio itxiak aireztatzea, eskuak maiz garbitzea eta txertoa hartzea, hain zuzen ere. Horien helburua da kutsatzeak murriztea eta pertsona kalteberenak babestea.

Hainbat neurri jarri dira abian gripe-birusaren intzidentziaren gorakadari aurre egiteko, hala nola lau asteko aurrerapena zitarik gabeko txertaketetarako, edota txertaketa-puntu indargarriak ezartzea, hala nola Bizkaiko La Casillarena udazkenean. Elementu horiei esker lortu da, hain zuzen ere, kanpaina honetan gripeak inpaktu txikiagoa izatea eta azken asteetan detektatutako kasuen kopuruak nabarmen behera egitea.

2026-01-01T14:26:17+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo