Gipuzkoa

Gineako dantzen inguruko tailerra, ostegunean Idiazabalen

Maddi Kazabonek gidatuko du, eta Yamoussa eta Cara Camara musikariek zuzeneko musika eskainiko dute
Dantzan. / Pexels

Kultur aniztasunaren balioa agerian jartzeko, herritarren arteko topaguneak sortzeko eta musikaren zein dantzaren bidez munduko beste errealitate batzuetara gerturatzeko helburuz, Ganako dantzen inguruko tailerra egingo da ostegunean Idiazabalen. Saioa doakoa izango da, eta adin eta esperientzia guztietako pertsonei zuzenduta dago.

Jarduera Maddi Kazabonek gidatuko du, eta Yamoussa eta Cara Camara musikariek zuzeneko musika eskainiko dute. 17.00etan hasiko da, Txomenarena parkean.

Ekimena 'Idiazabal Anitza' proiektuaren eta, horren barruan, 'Munduko Musikak' lan-lerroaren baitan kokatzen da.

29/06/2026