Buscar
Bizkaia

Gernika-Lumoko Eskolarteko Antzerki Astea igandean hasiko da

Inaugurazioa kalean izango da maiatzaren 17an aurkezpen antzeztu baten bidez, eta maiatzaren 31n bukatuko da
Programazioa maiatzaren 31n bukatuko da 'Panoli Kabareta' antzezlanarekin
Programazioa maiatzaren 31n bukatuko da 'Panoli Kabareta' antzezlanarekin / Ganso&Cía

Actualizado hace 7 minutos

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Eskola Kontseiluak Eskolarteko Antzerki Astearen 36. edizioa aurkeztu dute. Aurten, "Esanas bat!" lelopean, egitasmoak irudi propioa estreinatuko du eta berrikuntza garrantzitsuak ekarriko ditu herriko kaleetara, gazteen adierazkortasuna eta euskararen erabilera ez-formala sustatzeko asmoz.

Edizio honek antzerki astea gizarteratzea du helburu. Hori dela eta, inaugurazioa kalean izango da maiatzaren 17an aurkezpen antzeztu baten bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek prestatu dute saio hori Oihane Enbeitaren gidaritzapean eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren laguntzarekin. "Esanas bat!" izenak ekintza eta bat-batekotasuna irudikatzen ditu, akatsei beldurrik gabe eta ausardiaz jokatuz.

Emanaldi nagusiak Lizeo Antzokian egingo dira: goizez ikasleentzat eta arratsaldez familientzat. Jaiari amaiera emateko, maiatzaren 31n, Ganso&Cía taldearen 'Panoli Kabareta' kale antzerkia eskainiko da herritar guztientzat.

Programazioa hemen aurki daiteke.

2026-05-15T15:21:54+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo