Gipuzkoa

Gazarekin elkartasuna adierazteko sortutako 'Wafa' bideokliparen aurkezpena larunbatean Zestoan

Irakurle Gazteen Klubak bultzatutako ekimena herriko musikarien eta Fundizio musika elkarteko kideen laguntzarekin grabatu da, eta bertan izango dira Tapia eta Leturia
Tapia eta Leturia zuzenean arituko dira 'Wafa' abestia jotzen Gurutzeaga frontoian.
Tapia eta Leturia zuzenean arituko dira 'Wafa' abestia jotzen Gurutzeaga frontoian.

Actualizado hace 4 minutos

Larunbat honetan, martxoaren 14an, Zestoako Irakurle Gazteen Klubak grabatu duen “Wafabideokliparen aurkezpena egingo da.

Ekitaldia 19.30ean hasiko da Gurutzeaga frontoian; eguraldi txarra egingo balu, berriz, kiroldegiko aterpean egingo litzateke.

Taldeko lana

Bideoklipa herriko musikarien eta Fundizio musika elkarteko kideen laguntzarekin grabatu dute, eta ekimenaren muinean Irakurle Gazteen Klubeko haurrek egindako lana dago.

Irakurle Gazteen Klubak hirugarren ikasturtea du martxan.

Aurten bi talde osatu dituzte, LH2 eta LH3 mailetako ikasleekin.

Diru bilketa

Zaharrenek irakurri duten “Palestina, zure miña” liburuak piztu zuen bideoklip bat sortzeko ideia, eta hortik abiatu zen “Wafa” abestiaren inguruko proiektua.

Aurkezpen ekitaldian Tapia eta Leturiak ere parte hartuko dute, “Wafa” abestia zuzenean interpretatuz, arratsaldeari giro berezia emanez.

Bestalde, ekitaldian zehar haurrek egindako pultserak eta txapak banatuko dira borondatearen truke. Bildutako dirua Gazara abiatzekoa den flotillara bideratuko da.

2026-03-13T13:58:57+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo