Gipuzkoa

Gaur, asteartea, egingo da udako geldialdiaren osteko lehen udalbatzarra Azpeitian

Saioan, hirugarren kreditu aldaketaren onarpena eta udal igerilekuko ziklo indoor aretoa berritzeko bizikleten renting bidezko kontratazio espedientea aztertuko dituzte zinegotziek
Zinegotziak gaur arratsaldean elkartuko dira udalbatzarrean
Zinegotziak gaur arratsaldean elkartuko dira udalbatzarrean / Aitor

Udako oporren ostean ohiko jardunera bueltatuta, Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, egingo du iraileko osoko bilkura. Saioa 19.00etan izango da, udaletxeko areto nagusian, ohiko moduan.

Kreditu aldaketa

Bilerako gai nagusien artean, aurtengo aurrekontuaren hirugarren kreditu aldaketa onartzea nabarmendu dute.

Uztailaren 23an emandako ebazpenaren berri emango dute, eta horren inguruko erabakia izango da eztabaidagai nagusia.

Ziklo indoor aretoa

Horrez gain, hainbat administrazio gai landuko dituzte. Besteak beste, ekainaren 3an, uztailaren 1ean eta uztailaren 15ean egindako aktak onartzea aurreikusten da.

Udal igerilekuko ziklo indoor aretoa berritzeko asmoz, hainbat bizikleta errentamendu-erregimenean (renting) kontratatzeko espedientea onartuko dute, eta horri lotutako esleipen prozedurari hasiera emango diote prozedura irekiaren bidez.

Galdera eta erreguak

Azkenik, alkatetzak ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri emango du, eta ohiko moduan, galdera eta erreguen txanda izango da saioari amaiera emateko.

Etiquetas
2025-09-10T08:03:35+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo