Araba

Gasteizko Gamarrako familientzako igerilekuak jolas eta aisialdi jarduerak eskainiko ditu datozen bi larunbatetan

Gasteizko Gamarrako familientzako igerilekuak jolas eta aisialdi jarduerak eskainiko ditu datozen bi larunbatetan. / Utzitakoa

Gasteizko Udalak jolas eta aisialdi jarduerak eskainiko dira Gamarrako familientzako igerilekuan datozen bi larunbatetan, uztailaren 11ean eta 18an, goizez, uretako puzgarriekin. Doako eskaintzen izango da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, aurreko udako denboraldietan ere puzgarriak egon dira Gamarrako familientzako igerilekuan, txikiei oporraldian aisialdirako eta ondo pasatzeko aukerak eskaintzeko.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bertatik prentsa ohar baten bitartez azpimarratu duten bezala, doako ekimena da, baina aldez aurretik izena eman behar da familientzako igerilekuan, plazak mugatuak baitira, eta 12:00etatik 14:00etara eskainiko da. Jardueren helburua da ingurune seguru eta dinamiko batean gaztetxoen arteko bizikidetza, jolasa eta partaidetza sustatzea.

Era berean, Gamarrako eta Mendizorrotzeko guneetan adin guztietarako doako jarduerak dinamizatzeko programa bat dago martxan, eta astelehenetik ostiralera eskaintzen da, uztailaren 31ra arte, 16:30etik 19:30era.

'Uda aktiboa' programazioak hainbat kirol jarduera eta jarduera soziokultural biltzen ditu, hala nola abenturazko ginkanak, pilatesa, zunba, aquagyma, orientazioa, 3x3 saskibaloia, haurrentzako ur jolasak, mahai tenisa, minigolfa eta punteria jolasak. Eskulanetarako trebetasunak ikasteko aukera ere egongo da, collage, papiroflexia, pintura eta 3D tailerretan, besteak beste, ondorioztatu dute azkenik Gasteizko Udaletik prentsa ohar baten bitartez.

08/07/2026