Magazine
Magazine

Gipuzkoako Kale Nagusia

Con Maider Uriarte | OV
  • Lunes a Viernes de 12:00 a 13:00
Escúchalo en las emisoras de Gipuzkoa

Información y entretenimiento made in Gipuzkoa bajo la dirección de Maider Uriarte.

Contacta con el programa

Síguenos

Los podcast de GKN

Familia euskaldunen joera hezkuntza pribatura joan da eleaniztasuna dela eta

Intxaurrondo Hegoako Ikastetxeak hezkuntza publikoaren garrantzia azpimarratu nahi du eta eleaniztasuna sustatzen du ikasleen artean
Familia euskaldunen joera hezkuntza pribatura joan da eleaniztasuna dela eta
Escuchar
13:02

Gaur egun gurasoentzat eskoletako hizkuntza eskaintza aberatsa funtsezko aldagaia da haien seme-alaben hezkuntza hautatzerakoan. Horregatik, askok, hezkuntza pribatura edo itunpekora jo dute, publikoaren zerbitzuak okerragoak direla pentsatuz. Baina ideia horrek talka egiten du Intxaurrondo Hegoako Ikastetxeko sistemarekin, hemen, eleaniztasuna zeharkakoa da ikasgai guztietan eta, hurrengo kurtsora begira, askoz gehiago sakonduko dute ingelesean Eusko Jaurlaritzak babestutako proiektuari esker.

Gipuzkoako Kale Nagusian ikastetxeko ikasketa buruarekin, Idoia Mendizabalekin, eta zuzendariarekin, Mila Etxeberriarekin, hitz egin dugu eta kontatu dizkigute zeintzuk diren eleaniztasunaren programaren nondik norakoak.

Biek azpimarratu dute hizkuntzen ezagutzak haurrengan duen garrantzia eta, horrexegatik, jada, hainbat ikasgai ingelesez eskaintzen dituzte. Bestalde, azpimarratu dute hezkuntza publikoaren alde apustu egiteak duen munta eta gonbidatu dituzte gurasoak ate-irekietara etortzera hobeto ezagutu dezaten ikasketa sistema.

11/01/2022
En directo
Onda Vasca En Directo