Araba

"Euskararen erabilera areagotzeko behar diren baldintzak sendotuz, erabilerak gorantz egingo du"

"Euskararen erabilera areagotzeko behar diren baldintzak sendotuz, erabilerak gorantz egingo du"
"Euskararen erabilera areagotzeko behar diren baldintzak sendotuz, erabilerak gorantz egingo du"

Iñaki Martinez de Luna (Gasteiz, 1950) Soziologian doktorea da, EHUko irakaslea, EJko Eustat eta Prospekzio Soziologikoetan teknikaria, Soziolinguistika Klusterreko kide eta lehenengo lehendakaria, Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria eta Garabide Elkarteko lehendakaria. Lan-esperientzia honekin, Martinez de Lunak badaki euskarak zer egoera duen Araban, eta, beraz, Eragin-Janzten zikloaren hurrengo hizlaria izango da.

Izan ere, Eragiteko Janzten zikloaren hurrengo topaketa datorren astean izango da, Salburuako gizarte etxean. Han, Iñaki Martinez de Luna Asier Etxenikerekin batera egongo da eta 2040ko Gasteizko euskaldunak. Irudikatzen? gaia jorratuko dute. 2016an 15 eta 19 urte bitarteko arabarren ia % 75 euskalduna zen. Horiek 2040an 40 eta 45 adin tartean egongo dira. Zer gertatuko da bitartean? Asier Etxenike eta Iñaki Martinez de Lunak azalduko dutenez, hainbat dira horretan eragingo duten aldagaiak: hiztun tipologiak, ezagutza mailak, migrazioak, jarrerak... aurreikusi daiteke joerek hartuko duten bidea? Ildo horretatik, DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian adituak azaldu duenez, euskararen etorkizuna Araban, bai jakintzan bai erabileran, arabar guztien esku dago. Azken datuen arabera, euskararen ezagutza nabarmen hobetzen ari da herritarren artean, eta gero eta gehiago dira euskara dakiten arabarrak. Hala ere, ez da ikasten den erritmoan erabiltzen, eta euskararen erabilera ezagutzaren oso azpitik doa. "Orain beste urrats bat egin behar dugu, eta une honetako premiak zein diren aztertuta, horiei erantzun egokia eman behar diogu", dio.

2022-04-19T07:11:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo