Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, apirilaren 16an, goizaldean eta egunaren bigarren partean euria egingo du, eta goizean ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira.
Goizaldean oraindik zaparrada trumoitsuren bat bota dezake, batez ere Kantauri isurialdean. Goizean goiz atertu eta ostarteak irekiko dira, eta giroa freskoa izango da oso; ez da baztertzen izotza egitea Araban, Nafarroan eta mendi inguruetan.
Arratsaldean berriro ere lainotu eta euritara joko du, eta zaparrada trumoitsuak ere bota ditzake
Goizean giro lasaia izango dugu eta tenperatura astearte honetan baino gehiago igoko da. Arratsaldean, berriz, berriro ere lainotu eta euritara joko du, eta zaparrada trumoitsuak ere bota ditzake.
Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 6 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1,5-2 metro ingurukoak. Itsasgorak 07:11n eta 19:28an izango dira, eta itsasbehereak 01:37an eta 23:20an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.