Data hauetan zeinetan hainbeste jaten dugun, segurunekin, eritasun zeliakoa duten pertsonek pairatzen ari direla hestearen inflamazioa. Gaitza nahiko ohikoa da baina, EHUko ikerlari batzuei esker, agian, urte batzuetan hantura-gaitza ez da eritasun zeliakoa duten pertsonentzat arazoa.
EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Ainara Castellanosek, Ikerbasque ikertzaileak, gidatutako lan batean frogatu dute salbia landareetatik erauzten den azido salbianolikoak gaitasuna duela hesteetako zeluletan glutenak eragindako hantura murrizteko, eta ez duela albo-ondoriorik eragiten. Guk horren gainean hitz egin dugu berarekin Onda Vascan eta ikerketaren gakoan eta norabidea zeintzuk diren kontatu digu.