Gipuzkoa

Eskolarako bidea segurua eta atsegina izan dadin Orixe Ikastolan elkarbizitza ospatzen dute

Eskola bidea – Apain egitasmoak ikasleek egunero igarotzen dituzten eskolarako bideak seguruagoak eta atseginagoak izan daitezen du helburua
Eskolarako bidea segurua eta atsegina izan dadin Orixe Ikastolan elkarbizitza ospatzen dute
Escuchar
00:42

Orixe ikastolako ikasleek egunero egin ohi dute oinez eskolarako bidea Parte Zaharreko kaleetan zehar, Zuloagako eraikinera heldu arte. Bidean hainbat baserritar, dendari eta merkatarirekin topatzen dira baina Eskola bidea – Apain egitasmoari ekin ziotenetik pertsona horiekiko erlazioa estutu egin da eta elkarbizitza biltzatu da.

Aurreko asteetan egin zuten lehengo gerturatzea auzokideekin, hala adierazi du Gipuzkoako Kale Nagusian Amaia Martínez, Orixe Ikastolako zuzendariak. "Auzoko baserritarrekin bildu ziren eta haiek egindako paperezko itsasontziak oparitu zizkieten, bertan, gainera, mezu garrantzitsu bat idatzita zegoen: eskola bidea elkar bizitza ospatzen. Solasean egon ziren eta galdera asko egin zizkioten elkarri".

Bihar laguntasun hori ospatzeko eguna izango da eta goizeko 9:30ean eskolara bidean festa izango dute Orixeko ikasleek. "Bulevardetik abiatuko gara eta Zuloagako eraikinerako bidea musika izango da eta dendariak gu agurtzera aterako dira oparitutako paperezko ontziarekin", azaldu digu zuzendariak.

Hala ere, hurrengo kurtsoan ekimenekin jarraituko dute eta Mural-collage bat egingo dute ikastolako eraikinean.

2023-06-01T12:15:47+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo