Gipuzkoa

Eskalerillasen bizi diren 12 familiek etxea galduko dute lau hilabete barru

Euskal Trenbide Sareko proiektu baten obrek eragingo lukete etxebizitza horien eraisketa
ESCALERILLAS BORROKAN
Eskalerillasen bizi diren 12 familiek etxea galduko dute lau hilabete barru
Escuchar
00:56

Herrera Kaleko 10. eta 11. portaletan Pasaiako Portuan lan egin zuten pertsonak eta horien senideak bizi dira duela 60 urte. Eraikina portuaren jabetzakoa izan arren, orduztik ordaintzen dute alokairua maizterrek, portuak pisu horiek noiz salduko dizkieten zain.

Baina salmentatik urrun dago Portutik jaso zuten azken berria, hain zuzen ere, lau hilabete barru etxea utzi beharko dutelako 12 familiek. Eusko Trenbide Sareak (ETS) Pasaiako Porturako trenbide besoa egin nahi du etxebizitzak dauden leku horretan zamen garraiorako. Etxebizitza horrez gain, Kaiko Herrera eremuko hainbat pabiloi ere eraitsiko dira. 

Gipuzkoako Kale Nagusian Oarsoaldea Etxebizitza Sindikatuko kide den Jon Anderrekin hitz egin dugu bizilagun horien egoeraren gainean eta esan digu familiek etxe horietan geratzeko helburua dutela. "Ez da negoziaketarik egin eta bizilagunek informazio gehiena hedabideengandik jaso dute". Sindikatuak egin dituen salaketen artean hurengoa dado "ez dute inolako bizitoki alternatibarik eman etxegabetu nahi dituzten pertsona hauentzat". Bi familiei soilik eskaini diete kalte-ordainketa, 100.000 eurokoa, gutxi gorabeherakoa.

"Jende edadetua da" esan digu Jon Anderrek, "eta ezin dute egun batetik bestera haien etxeak utzi eta joan" horrexegatik egiten dute etxegabetze guztien etetea. Hala ere, momentuz sindikatutik ez dute zehaztu zer neurri hartuko dituzten bizilagunek ezta zein izango den hurrengo pausoa.

2024-02-13T13:33:28+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo