Gipuzkoa

Errenteriako inauterietako Kalejaia antolatzeko bilera deitu dute

Batzarra asteazkenean 17.30ean hasiko da Reina Aretoan
Inauterietako Kalejaia kalejira. / Maialen Andrés

Errenteriako inauterietan ohikoa den Kalejaia kalejira jendetsua prestatzen hasteko lehen bilera egingo dute asteazkenean, hilaren 14an, 17.30ean Reina Aretoan. Inauterietako batzordeak saio honetan parte hartzeko deia egin die herriko eragile, elkarte eta interesa duten pertsona guztiei.

Aisialdi euskalduna

Kalejaia ekintza herrikoia da eta bere xedea haurren eta familien aisialdi euskalduna, herrikoia, parekidea eta feminista gauzatzea da, auzolanean eta herritarren nahi eta beharren arabera.

Beraz, lehen bileraren helburua parte-hartzaile guztien artean ekimen honen inguruko proposamen ezberdinak elkarbanatzea izango da.

13/01/2026