Gipuzkoa

Errenteriak ostiralean Dantzari Txiki Eguna ospatuko du

Ereintza elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du, emanaldia 13.30ean hasiko delarik.
Dantzari Txiki Eguna, Zumardian. / Ereintza

Urtero lez, ostiralean, maiatzaren 1ean, Errenterian Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute, Ereintza elkarteak antolatuta. Egun osoko jaialdia izango da eta aurten, Ereintzako eta Errenteriako Herri Arte Eskolako dantzariez gain, Euskal Herriko beste herri batzuetako dantzariak etorriko dira.

Goizeko 11.30ean emango diote hasiera Koldo Mitxelena plazan eta ondoren herriko kaleetan zehar ibiliko dira 13.30 arte. Ordu horretan Zumardian elkartuko dira talde guztiak eta bertan emanaldia eskainiko dute.

Arratsaldean, berriz, 16.30ean hasita, erromeria izango da Zumardian Eneko Apaolaza, Iraitz Urkizu eta Garazi Etxebesteren eskutik.

29/04/2026