Magazine
Magazine

Gipuzkoako Kale Nagusia

Con Maider Uriarte | OV
  • Lunes a Viernes de 12:00 a 13:00
Escúchalo en las emisoras de Gipuzkoa

Información y entretenimiento made in Gipuzkoa bajo la dirección de Maider Uriarte.

Contacta con el programa

Síguenos

Los podcast de GKN

M-28 Hauteskundeak | Maialen Gurrutxaga, EAJ/PNV alkategaia Elgoibarren: "Konprometituak gaude, proiektu zehatzak eta eraginkorrak jarri ditugu mahai gainean, azaldu ditugu eta azaltzeko prest gaude"

EAJko alkategaiak Elgoibarreko Udaletxean adierazi digu zein modutan egingo dioten aurre mugikortasun eta gizarte zerbitzu erronkei
M-28 Hauteskundeak | Maialen Gurrutxaga, EAJ/PNV alkategaia Elgoibarren: "Konprometituak gaude, proiektu zehatzak eta eraginkorrak jarri ditugu mahai gainean, azaldu ditugu eta azaltzeko prest gaude"
Escuchar
12:10

Maialen Gurrutxaga EAJ/PNVko alkategaia da Elgoibarko udaletxean. 24 urte ditu eta 19 urterekin EGIko partaide egin zen gizarteko aldaketetan parte hartu nahi zuelako, orain jauzia eman du eta igande honetan harein izena ateratzea espero du.

Gipuzkoako Kale Nagusian egon gara harekin hizketan eta adierazi digu alderdiarentzako herrikidea dagoela erdigunean "lehenengo ardatza pertsonak dira, bizikidetza". Horiek horrela, hurrengo urtean abian jarriko diren proiektuen berri eman digu Gurrutxagak "Errezabal egoitzaren lanak hurrengo urtean hasiko dira eta baita ambulategi berriarenak ere", eraikin zaharra, aldiz, gazteentzako etxebizitzetara bideratuko da.

Beste erronketako bat irisgarritasuna da. "Erronka handia da Elgoibarrek duen orografia dela eta, horrexegatik ezarri ditugu bus propieoak eta igogailuak".

Bestalde, hautagaiak ekintzaileei eta merkataritzari eskainiko zaien dirulaguntzak ere haipatu ditu "sortzaileak lagundu nahi ditugu eta, merkataritza arloan eraldatze prozesua sustatu nahi dugu: lokalak berritzeko laguntza eman eta horiek denboran hedatzea".

Elkarrizketaren azken minutuetan elgoibarkoak konfiantza eskatu die herrikideei eta eskaini da haien zalantza guztiak erantzuteko.

22/05/2023
En directo
Onda Vasca En Directo