Mundo

EHUko Enplegu Foroak prestakuntza handiko ia 200 lanpostu eskaini ditu martxoaren 5ean Bilbon

EHUko Enplegu Foroak prestakuntza handiko ia 200 lanpostu eskaini ditu martxoaren 5ean Bilbon.
EHUko Enplegu Foroak prestakuntza handiko ia 200 lanpostu eskaini ditu martxoaren 5ean Bilbon. / Utzitakoa

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Enplegu Foroa egin du martxoaren 5ean Bilboko Bizkaia Aretoan, eta hainbat sektoretako 88 enpresa pribatuk eta bost erakunde publikok prestakuntza handiko 194 lanpostu eskainiko dituzte, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez.

Hain zuzen, ingeniaritza eta aholkularitza enpresek, arlo sozio-sanitariokoek, kooperatibek, hirugarren sektoreko enpresek eta fundazioek, ikerketa zentroek nahiz klusterrek egingo dituzte lan eskaintzak, hala nola Arteche, IDOM Consulting, Engineering, Architecture, Goiztiri, Maier, Urgatzi, Azti eta Aclima ingurumen industriaren euskal klusterrak.

Orobat, ingurumenarekin errespetagarriak diren jarduerak, digitalizazioak eta adimen artifizialak garrantzia hartzen doaz geroz eta gehiago enpresetan, eta horren erakusle dira aurten lehen aldiz foroan egongo diren enpresak.

Horrela, Enplegu Foroan egonpo dira digitalizazioan, jasangarritasunean eta trantsizio energetikoan aritzen den Ayesa, BUILD:INN eraikuntzaren euskal klusterra, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen enplegagarritasunean eta gizarteratzean lan egiten duen Eragintza Fundazioa, gizarte, kultura eta ingurumen proiektuen diseinu, garapen eta kudeaketan ari den Ortzadar, enpresen eraldaketa digitalean laguntzeko Talio enpresa, eta robotikan, automatizazioan eta adimen artifizialean ari den Teknei.

Enpresen bisitarekin batera, lau mahai inguru sektorial egingo dira, zientzia eta osasun zientzien, arlo ekonomiko-juridiko eta laboralaren, ingeniaritzaren eta gizarte zein komunikazio zientzien arloetakoak. Helburua da erakundeek eskatzen dituzten eskumenak ezagutaraztea eta enplegu eskatzaileekin elkar eragitea.

Enplegu Foroa 09:00etatik 14:00etara egin da, Bizkaia Aretoan, eta 600 ikasle eta egresatuk eman dute izena bertan parte hartzeko. Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, Teresa Laespada Bizkaiko Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia, Francisco Pedraza Lanbideko enplegu zuzendaria eta Estitxu Garai EHUko Bizkaiko campuseko eta Komunikazioko errektoreordea izango dira inaugurazioan.

2025-03-06T17:37:06+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo