Gipuzkoa

Donostia Kultura kultur-gosea asetzeko dago

Donostia Kulturaren 2023ko memoriaren balantzea aurkeztu dute
DONOSTIA KULTURA BALANTZEA
DONOSTIA KULTURA BALANTZEA

2023a oso urte ona izan da Donostia Kulturarako alor guztietan, bai ikuskizun arloan eta baita kurtsoetan ere. Herritarren partaidetzari dagokionez, 935 ikastaro eskaini ziren iaz Donostiako Kultur etxeetan, aurreko urtean baino 59 gehiago eta horietan 8.873 ikaslek parte hartu zuten. Bestalde, Donostiako Liburutegien Sarean ere hobekuntzak izan dira liburu gehiago maileguan hartu baitira 450.321 aurreko urtean baino % 10,5 gehiago. 

Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Jaime Otamendirekin izan gara, Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailearekin. Berak esan digu Kultur gosea dagoela eta Donostia Kultura asetzeko dagoela.

Musikari dagokionez, Jazzaldiaren 58. edizioak ere bere errekorra hautsi zuen iaz 191.000 lagun joan baitziren bost egunean zehar 16 agertokitan egin ziren 90 kontzertuetara; ia 300.000 sarrera saldu ziren.

San Telmo Museoan ere datu paregabeak lortu ziren, 154.090 bisitarekin, baina Otamendirentzat bereziki txalogarria izan da arte eszenikoek erakutsitako hazkuntza. "Errekuperazio urtea izan da pandemia aurreko datuak hobetu baititugu" azpimarratu du Donostia Kulturako zuzendari kudeatzaileak. 100.000 ikuslek baino 
gehiago gozatu zuen 2023an antzerkiaz eta dantzaz. Uda izan da denboraldirik adierazgarriena 21 ikuskizun programatu baitziren 95 emanaldirekin eta 28.000 ikusle baino gehiago joan ziren.

Otamendiren ustetan 2024ak hasiera indartsua izan du eta, horrenbestez, urte ona izatea espero du. Hala ere, azpimarratu nahi izan du asmatzen jarraitu beharko dutela, hiritarren gustokoak izango diren artistak, obrak eta kurtsoak antolatzen.

 

2024-02-07T13:27:31+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo