Deepfake edo ultrafaltsua adimen artifizialaren bidez sortutako edo manipulatutako eduki digitala da, benetako grabazio baten itxura izan eta ikuslea edo entzulea engainatzea helburu duena. Teknologia horren bidez, pertsona baten aurpegia edo ahotsa beste batenarekin ordezka daiteke, edo benetako grabazioak alda daitezke, pertsona horrek inoiz egin edo esan ez duen zerbait egin edo esan duela erakusteko.
Horrelako edukiak sortzeko, adimen artifizialeko sistemek pertsona baten irudiak eta ahots-grabazioak aztertzen dituzte, haren ezaugarriak eta adierazteko modua imitatzen ikasteko. Horrela, oso errealistak izan daitezkeen bideoak eta audioak sor ditzakete, benetako grabazioetatik bereiztea zaila izan dadin.
Teknologia horrek erabilera zilegiak ere baditu, hala nola zineman eta sorkuntza artistikoan. Hala ere, beste pertsona batzuk engainatzeko erabiltzen denean, arrisku handia sor dezake. Zibergaizkileek pertsona ezagunen adierazpen faltsuak sortzeko, identitatea ordezteko, iruzurrak egiteko edo norbaiten ospea kaltetzeko erabil dezakete.
Adibidez, zibergaizkile batek senide baten ahotsa imita dezake, larrialdi batean dagoela eta dirua premiaz behar duela sinestarazteko. Ahotsa ezaguna iruditu arren, horrek ez du esan nahi mezua benetakoa denik.
Deepfake edo ultrafaltsua: Adimen artifizialren bidez egindako muntai oso errealista da. Norbaiti aurpegia edo ahotsa aldatzen diote bideo edo audio batean, pertsona horrek benetan gertatu ez den zerbait egin edo esan duela eman dezan. Oso teknika aurreratua da, eta gero eta zailagoa da erreala zer den eta zer ez bereiztea.