CAV

Buces: "Frankismoaren batallita ezagutzen dugu, baina ez dakigu zeintzuk sufritu zuten errepresio hori"

Javier Bucesek bihar aurkeztuko du "Oposición, represión y graves violaciones de derechos humanos en Gipuzkoa (1960-1975)" liburua Donostian
Buces: "Frankismoaren batallita ezagutzen dugu, baina ez dakigu zeintzuk sufritu zuten errepresio hori"
Escuchar
00:41

Bihar, urtarrilak 24, Javier Buces historialariak "Oposición, represión y graves violaciones de derechos humanos en Gipuzkoa (1960-1975)" liburua aurkeztuko du San Jerónimo liburutegian arratsaldeko 18:30ean. Aurkezpen horretan, adituak errepresioaren gainean hitz egingo du urteetan zehar egindako ikerketa abiapuntua izanik.

Bucesek hutsune bat hauteman du 1960 eta 1975 urteen artean, hots, bigarren Frankismoan, eta konturatu da garai horretako biktimen memoria ez dela jaso, hare gutxiago haien izen abizenak. Horrexegatik idatzitako liburuaren bidez gaian sakontzen du Oñatiko Probintzia-agiritegian topatutako dokumentuei esker. Horietan, guardia zibilak eta poliziak egindako torturak jasotzen dira.

Gipuzkoako Kale Nagusian Bucesekin hitz egiteko aukera izan dute eta historialariak azpimarratu du haratago joateko beharra: "Frankismoaren batallita ezagutzen dugu, baina ez dakigu defizit demografikoa zegoen, ez dakigulako, orain arte, zeinek sufritu zuten errepresio hori, izen abizenekin. Hirurogeitik aurrera errepresio horrek jarraitu zuen eta nire helburua hori izan da, jakitea zeintzuk izan diren errepresaliatuak".

Liburuan izen abizenak dituzten biktimen identitatea ezagutzeaz gain, ezagutuko dugu Gipuzkoa, Espainia mailan, errepresio gehien pairatutako lurraldea izan zela oposizioa handiena zuena zelako. Baina errepresio hori ez zen etarretara soilik bideratu, baizik eta gizarte gipuzkoar osoari.

Informazio gehiago hemen.

 

2023-01-23T13:07:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo