Gipuzkoa

Azkoitiko Udalak errenta aitorpena ere euskaraz egitera animatzen ditu herritarrak

Iaz, %37k hautatu zuen euskara errenta egiterakoan, eta aurkeztutako 6.575 errenta aitorpenetatik 2.453 euskaraz egin ziren
Udalak herritarrei dei egin die errenta aitorpena euskaraz egiteko. / Aitor

Azkoitiko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen ditu herritarrak, administrazioarekin dituzten harremanetan euskara indartzeko xedez.

Errealitate soziolinguistikoa

Pixkanaka goraka doa errenta aitorpena euskaraz egiten duen herritar kopurua.

Hala ere, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.

Joera positiboa

Azkoitian, esaterako, iaz, %37k hautatu zuen euskara errenta egiterakoan, hau da, aurkeztutako 6.575 errenta aitorpenetatik 2.453 euskaraz egin ziren.

Bi urte hauetan %35etik %37ra igo da errenta aitorpena euskaraz egiteko joera.

UEMArekin lankidetzan

“Errenta aitorpena euskaraz” lelopean, Azkoitiko Udalak hirugarren urtez jarraian sustatu du kanpaina UEMArekin lankidetzan, urtez urte gero eta gehiago izan daitezen euskararen aldeko hautua egiten dutenak.

Hiru bide daude errenta aitorpena egiteko: autolikidazio proposamena, aurrez aurrekoa eta Internet bidezkoa, eta hiruretan aukeratu ahal da euskara.

07/04/2026