Gipuzkoa

Ateak Ireki egitasmoak ezagutzen ez ziren senideak batu ditu Gernikako Arbolan

37 estatubatuarrek haren euskal jatorria ezagutzeko bidaia bukatuko duteigandean
Ateak Ireki egitasmoak ezagutzen ez ziren senideak batu ditu Gernikako Arbolan
Escuchar
00:47

Ekainaren 25ean heldu ziren Goierrira Ipar Amerikatik etorritako 37 gazte. 16 eta 25 urte bitarteko neska mutilek euskal jatorria daukate; haien aiton-amonak Ameriketara joan ziren eta bertan garatu zuten haien bizitza, hori bai, euskal kultura ahaztu gabe.

Euskal diasporaren parte dira, hain zuzen ere, Ateak Ireki egitasmoan parte hartzen duten gazteak eta, pena handiarekin agur esango diote Euskadiri igande honetan, baina haiekin eramango dituzte oroitzapen eta bizipen politak. Onda Vascan halaxe adierazi digu Iñaki Goirizelaiak, Ateak Ireki egitasmoko zuzendariak. "azken egun hauetan esker oneko hitzak dira nagusi esperientzia bikainak bizi baitituzte". Baina esperientzia horietatik Goirizelaiak Gernikako Arbola bisitatu zutenean gertatu zenarekin geratzen da: "Gernikako Arbolara iritsi ginenean bikote heldu bat zegoen eta galdetu zigun ea gazte amerikarrak etorriko ziren, hain zuzen ere, pertsona horietako baten anaia Estatu Batuetara bizitzera joan zelako eta hori izango zelako iloba ezagutuko zuen lehen aldia".

Bizitza osorako harremanak sortu direla dio Goirizelaiak, aurten harrera familiak 37 izan dira, denak Goierrikoak, "elkarbizitza primerakoa izan da, gazteek euskaraz ikasi dute, batzuk oso ondo zekiten hitz egiten, beste batzuk, aldiz, gaztelaniarekin ere moldatzen ziren". Halako ekimenak badu euskararen erabilera atzerrian sustatzeko helburua. "Euskadira etorri diren gazteak Estatu Batuetara joan ziren euskaldunen hirugarren belaunaldia dira eta oso zaila da euskararen erabilera mantentzea", horrenbestez, euskal kultura eta hizkuntza transmititzen bazaie Euskadiko esperientziak ahalbidetuko litzateke euskararen biziraupena mugetatik at.

Esan bezala, bizipenaren bukaeran daude eta larunbatean, uztailak 15, Agur Jaialdia ospatuko dute Beasainen. 12:00etan gazteen eta familien arteko jolasak izango dira. 13:00etan ekitaldia izango da bazkariarekin eta, bukatzeko erromeria. Igandea haien familiekin gozatzeko eta agurtzeko erabiliko dute eta igantean, uztailak 17, hegazkina hartuko dute Ipar Amerikara bidean.

2023-07-12T11:19:56+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo