Araba

Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak 'Oceanus Plasticus' erakusketa ireki du

Hilaren 25era arte egongo da ikusgai.
Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak 'Oceanus Plasticus' erakusketa irekiko du asteartean Gasteizen.
Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak 'Oceanus Plasticus' erakusketa irekiko du asteartean Gasteizen. / Utzitakoa

Gasteizko Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak 'Oceanus Plasticus' erakusketa zabalduko du asteartean, azaroaren 3an. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ozeanoen kontserbazioarekin eta erabilera jasangarriarekin duen ingurumen konpromisotik sortutako ekimena da, eta hilaren 25era arte egongo da ikusgai.

Borja Rodríguez Gasteizko Udaleko Ingutrumen zinegotziak adierazi duenez, "Ingurumen Gaietarako Ikastegitik 'Oceanus Plasticus' babesten dugu, herritarren ingurumen kontzientzia piztea helburu duelako eta jasangarritasunari lotutako giza balioak sustatzen dituelako".

Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera Fernández EHUko Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko irakasleek komisariatu dute erakusketa, eta Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-EHU) laguntza zientifikoa izan duen diseinu grafikoko hezkuntza planteamenduaren emaitza da.

Proiektua EHUko Zientziaren Astearen barruan dago, eta modu originalean berreskuratzen ditu Erdi Aroko tradizio kartografikoaren mekanismo sinbolikoak, gaur egungo bestiarioari bizia emateko. Modu poetikoan, baliabide naturalen aurkako harrokeria desafiatzailea ezaugarri duen giza portaeraren ondorioak irudikatu nahi ditu.

Atarian sartzen direnek "izaki berri batzuk ikusi ahal izango dituzte". Irudimenaren bidez sortutako izaki horiek ozeanoko espezieen eta gizakiak sortutako hondakinen arteko elkarreraginaren ondorio dira, hondakin horiek itsasoak hartzen ari baitira. Erakusketak plastikoek eragindako kutsadura aurkezten du itsas bizitzako aberrazio berrien sorburu gisa.

Erakusketa astearte honetatik azaroaren 25era arte egongo da ikusgai Atarian, asteartetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

2026-11-07T06:37:07+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo