Gipuzkoa

Astearte honetan egingo da Zumaian Futbol 7ko Txapelketa antolatzeko lehen bilera

Hitzordua 18:00etan izango da, Aitzuri pilotalekuan
Zumaiako Futbol 7ko Txapelketa jokatzen beste urte batean.
Zumaiako Futbol 7ko Txapelketa jokatzen beste urte batean. / N.G.

Actualizado hace 5 minutos

Herritar talde baten eskaerari erantzunez, Futbol 7ko Txapelketa berriz antolatzeko prest agertu da Zumaiako Udala. Hala ere, Udalak argi du ezin izango duela txapelketaren antolakuntza "bere osotasunean" bere gain hartu. Horregatik, "herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izaqngo da ekimena aurrera eramateko".

Udalak azaldu du Zumaiako Flysch Trailaren eredua jarraitu nahi duela; antolakuntza lanetan laguntzeko prest dauden herritarrekin elkarlanean aritu nahi du. Horregatik, interesa duten zumaiar guztiei dei egin die proiektuan parte eta bere ekarpena egiteko.

18.00etan Aitzuri pilotalekuko bilera gelan

Helburu horrekin, bilera irekia antolatu du Zumaiako Udalak. Hitzordua astearte honetan izango da, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Aitzuri pilotalekuko bilera gelan egingo dute. Bertan, txapelketaren antolakuntzari buruzko lehen urratsak eta herritarren parte-hartzea aztertuko dituzte.

2026-05-19T07:34:57+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo