Araba

'Araban zehar' zikloak 24 abesbatza bilduko ditu larunbatetik abenduaren 20ra bitartean

Zikloak azaroaren 20an jarraituko du, 18:30ean
'Araban zehar' zikloak 24 abesbatza bilduko ditu larunbatetik abenduaren 20ra bitartean.
'Araban zehar' zikloak 24 abesbatza bilduko ditu larunbatetik abenduaren 20ra bitartean. / Utzitakoa

Actualizado hace 6 minutos

Abesbatzen musika berriro entzungo da Araban datozen hilabeteetan Arabako Abesbatzen Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak kuadrilen laguntzarekin antolatu duten 'Araban zehar' zikloaren edizio berrian. Programak zazpi kontzertu eskainiko ditu urriaren 3tik abenduaren 20ra bitartean, eta 24 abesbatza daude egitarauan. Kontzertu guztietarako sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekimenak 2022an hasi zuen bidea, eta emanaldiak Añanan, Aiaran, Gorbeialdean, Arabako Lautadan, Arabako Errioxan eta Gasteizen izango dira aurten. Proposamenak musika korala lurraldeko hainbat bazterretara gerturatuko du berriro, eta, aldi berean, jatorri desberdinetako taldeak harremanetan jartzeko aukera emango du.

Programa larunbatean hasiko da, urriaren 3an, 19:00etan, Mendozako San Esteban elizan, Gasteizko Coral Ahots Argiak eta Coral Dultzinea abesbatzekin. Bigarren hitzordua azaroaren 8an izango da, 12:30ean, Gasteizko Arriagako San Bizente elizan, eta Ametsak Abesbatza eta Maiora Canemus arituko dira.

Zikloak azaroaren 20an jarraituko du, 18:30ean, Aziluko Gizarte Zentroan, Arabako Lautadan. Bertan, Ozaetako Kataliturri Abesbatza, Aguraingo Coro Eguzkilore, Alegria-Dulantziko Aiala Abesbatza eta Gasteizko Coral Enol izango dira.

Hurrengo egunean, azaroaren 21ean, programak Izarrara iritsio da, eta bertako auditorioan, 19:00etan, Arratzua-Ubarrundiako Coro Zurbanok, Aramaioko Bizente Goikoetxeak, Zigoitiko Mairu Abesbatzak eta Gasteizko Lumina Taldeak hartuko dute parte.

Zikloak hiru kontzerturekin amaituko du aurtengo ibilbidea abenduan. Lehenengoa hilaren 19an izango da, 18:30ean, Mañuetako Erabilera Anitzeko Zentroan, eta han elkartuko dira Oiongo San Prudenzio Egunsentia, Guardiako Koro Auzo Ahotsak eta Gasteizko Arantzabela Abesbatza eta Coral Gurasoak.

Abenduaren 20an bi kontzertu egingo dira. Lehena, 12:00etan, Larrazuriko San Nikolas Barikoa elizan programatu da, Kuartangoko Coro Badaya, Ribabellosako Erribera Beitia, Gasteizko Coro Izartza eta Coro Vicente Garcíaren emanaldiekin. Egun berean, 18:00etan, Baranbioko Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Laudioko Andere Abesbatza eta Bihotzak Abesbatza eta Gasteizko Coro Ahopeka eta Coral Ausartak abesbatzen txanda izango da.

2026-10-01T06:19:08+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo