Arabako hotel-establezimenduek 44.285 sarrera eta 93.676 ostatu-gau erregistratu dituzte ekainean, iazko hilabete berean baino datu apalagoekin. Eustaten arabera, sarrerak %2,8 jaitsi dira eta gaualdiak %1,4, beherakada Gasteizen ere islatu delarik, bisitarien kopurua %7,2 eta ostatu-gauena %5,2 murriztu baitira.
Hala, Araban, 44.285 sarrera eta 93.676 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, aurreko urteko ekainean baino %2,8 eta %1,4 gutxiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrerak %6,4 igo dira, eta ostatu-gauak %4,4; guztira 178.176 sarrera eta 330.829 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 152.041 sarrera izan dira, 2025eko ekainean baino %2,2 gutxiago. Ostatu-gauak, berriz, 313.382 izan dira, eta, beraz, %1,4ko jaitsiera izan da urtetik urtera.
Hiriburuak kontuan hartuz gero, sarreren bolumena %4,7 igo da Bilbon. Gasteizen eta Donostian, berriz, %7,2 eta %5,1 jaitsi da, hurrenez hurren. Ostatu-gauak, bestalde, urtetik urtera %2,3 igo dira Bilbon. Gasteizen eta Donostian, berriz, %5,2 eta %0,4 jaitsi dira, hurrenez hurren.
2026ko ekaineko batez besteko egonaldia 1,97 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2025eko hilabete berean lortutakoaren antzekoa (1,98 egunekoa 2025ean).
Euskal AE osoan, 2026ko ekaineko okupazio-maila %63,3koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %77,6koa gelen arabera neurtuta. 2025eko ekainarekin alderatuta, okupazioa portzentajezko 1,9 puntu txikiagoa izan da plazen arabera neurtuta, eta 1,7 puntu txikiagoa gelen arabera neurtuta.
Errentagarritasuna, ADRaren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 147,3 eurokoa izan da 2026ko ekainean Euskal AE osoan, eta horrek esan nahi du %6,5 igo dela aurreko urteko ekainaren aldean. ADRa 177,8 eurokoa izan da Gipuzkoan, 131,8 eurokoa Bizkaian eta 110,1 eurokoa Araban. Hiriburuen artean, aldeak antzekoak izan dira, ADRa 225,9 eurokoa izan baita Donostian, 150,7 eurokoa Bilbon eta 96,2 eurokoa Gasteizen. Euskal AEn, RevPar-a edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 114,3 eurokoak izan dira 2026ko ekainean, aurreko urteko hilabete berean baino %4,2 handiagoak.