Gipuzkoa

Abiapuntu parekiderik ez badago, Zinemaldian sari bakarra emateak non uzten ditu emakumeak?

Tessa Andonegi antzezleak GKN-n adierazi du emakumeak ikusgarritasun txikiagoa daukatela paper protagonistetan, beraz, saritua erabakitzerakoan zailagoa izango dela emakume batek irabaztea
Abiapuntu parekiderik ez badago, Zinemaldian sari bakarra emateak non uzten ditu emakumeak?
Escuchar
00:40

José Luis Rebordinosek, Donostiako Zinemaldiko zuzendariak, adierazi zuen interpretazio-sarietan genero-bereizketa desagertuko dela hurrengo ediziotik aurrera. Erabakiak zeharo ezberdinak izan diren iritziak eta jarrerak sortu ditu antzezleen artean eta Gipuzkoako Kale Nagusian sortu berri den auzi honi buruz hitz egin dute. 

Ramón Agirre antzezleak positiboki hartu du Zinemaldiaren erabakia, pentsatzen baitu zinemak erantzun behar duela gizarte-aldaketei. Bestalde, Tessa Andonegik, Hemen zuzendaritza-batzordeko eta euskal-antzezleen sindikatuko kidea denak kontrapuntua jarri du eta, datuetan oinarrituz, adierazi digu zer nolako eragina izango duen emakumeen ikusgarritasunean sari bakarraren ezarpenak.

Andonegik adibideekin esplikatu du sari berri honek izango duen eragina: emakume protagonisten ehunekoa gizonezkoena baino askoz txikiagoa da, hots, ikusgarritasun gutxiagoa daukate, beraz, emakumeei zuzenduriko saria desagerraraztean emakumeek daukaten kuota ere desagertuko litzateke, eragin zuzena izanik aukeraketan.

Bestalde, Hemeneko kideak adierazi du elkartekoek eta CIMAkoek argi ikusten dutela parekidetasunaren bidean atzerapausoa suposatuko duela sari aldaketa honek eta inork ez diela haien iritzia eskatu. Gauzak horrela, gaineratu du, sariak kendu beharrean beste berri bat sortzeko aukera ere bazegoela, kuotak bere horretan geratzeko. 

 

2021-06-23T12:32:27+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo