Urteko hitzordurik garrantzi-tsuenetako bat, Donostiako San Telmo Museoko Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketa izan da. Bi artistak zendu zirenetik estreinakoz izan dira Euskadin, elkarren lanarekin antolatutako erakusketaren protagonista, Altzuzako Oteiza Museoaren eta Chillida Lekuren laguntzaz. Hala, Bancaja Fundazioaren eskutik eta eurek utzitako ondarearen bitartez, Oteizak eta Chillidak elkar besarkatu zuten sinbolikoki berriro ere, hamarkada askotako etsaitasunaren ondoren fisikoki elkar besarkatu zirenetik 25 urtera.
Cultura