Bizkaia

Zornotzako zabor-tasa berria irailean igorritako fakturan aplikatuko da

Ordainagiriak uztailetik irailera bitarteko hiruhilekoa hartzen du eta katastro-unitate guztiei aplikatzen zaie
Ordainagiri berriak irailaren 15ean aterako dira
Ordainagiri berriak irailaren 15ean aterako dira / Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano

Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du irailean aplikatuko dela lehen aldiz zabor-tasa berria. Tasa hau joan den martxoko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak aho batez eta uztailaz geroztik dago indarrean. “Gehien sortzen duenak gehiago ordaintzen du” printzipioaren pean, tasa honen helburua da hondakinak biltzeko zerbitzuaren kostuak modu bidezkoagoan banatzea da. Tasa berriaren lehen ordainagiria urteko hirugarren hiruhilekoari dagokio (uztailekoa, abuztua, iraila). Ordainagiria helbideratuta dutenei irailaren 15ean egingo zaie automatikoki kargua, izapide gehigarririk egin beharrik gabe.

Bestalde, helbideratuta ez duten herritarrek etxean jasotzen ari dira dagoeneko ordainagiria (abuztuaren 25az geroztik), eta irailaren 1etik 30era bitartean izango dute borondatezko ordainketa egiteko epea.

Horren harira, nabarmentzekoa da tasa berria katastro-unitate guztiei aplikatzen zaiela, ez soilik etxebizitzei; esaterako, garajeak edo trastelekuak ere barne hartzen ditu. Horrenbestez, etxean helbideratu gabeko ordainagiria jaso duten herritarrek borondatezko epearen barruan ordaindu beharko dute hau, eta, nahi izanez gero, ondoren ordainagiria helbideratu dezakete, etorkizuneko kudeaketak saihesteko.

Helbideratutako ordainagiriak irailaren 15ean kobratuko dira automatikoki.

Etiquetas
2025-09-10T16:59:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo