Gipuzkoa

Zea Mays taldeak Adarra Saria irabazi du

Ekainaren 21ean emango diote saria, Musikaren Europako Egunean

Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Halaxe erabaki duteJuan González Andrés kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandinok, Donostia Kulturako Musika teknikariak.

"Zea Maysek oso maila altuari eutsi dio kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean. Ikus-entzuleek eta musika munduko kideek aitortu egin diote eman duten guztia eta jarri duten bihotza" nabarmendu dute epaiek.

Zea Maysek ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, jasoko du aitortza Victoria Eugenia Antzokan, saria Marijose Rekalde eskultoreak egindako garaikurra izango da.

Kontzerturako sarrerak datorren astelehenean, maiatzak 15, jarriko dira salgai, 25 eurotan, VictoriaEugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostia kultura webgunean.

 

 

12/05/2023