Gipuzkoa

Zazpi desfibriladore ditu Lazkaok dagoeneko

Beneditarren Fundazioaren kanpoaldean babes-gailu berri bat ipini du Udalak
Lazkaoko desfibriladore berria. / Udala

Lazkaoko Udalak desfibriladore berri bat instalatu du Beneditarren Fundazioaren kanpoaldean. Instalazio berri honekin, Lazkaok zazpi desfibriladore ditu guztira, bihotzeko larrialdien aurrean erantzun azkar eta eraginkorra ziurtatzeko

Lazkaomendiko Lartxai elkartean, Hirigoien kalean, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian, Harizti futbol zelaian, Arerian, Udaletxeko eraikinean eta, orain, Lazkaoko Beneditarren Fundazioan aurkitu daitezke babes-gailu hauek.

Etiquetas
11/01/2026