Magazine
Magazine

Kale Nagusia

Con Begoña Dorronsoro | OV
  • Lunes a Viernes de 11:00 a 13:00

El repaso a la actualidad mas cercana marca el ritmo de la mañana.

Contacta con el programa

Programas Completos

Unai Andueza: "Ekintzailetza sustatzen duen superordenagailu kuantikoa daukagu, baina erreminta hori hemengo enpresentzat lehiakortasun faktore bilakatu nahi dugu"

Enpresa txiki eta ertainen egoeraz, horiek aurretik dituzten erronkez eta Gipuzkoako Foru Aldunditik sustatzen dituzten proiektuez hitz egin dugu Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuarekin
Unai Andueza. GIPUZKOA IREKIA
Unai Andueza: "Ekintzailetza sustatzen duen superordenagailu kuantikoa daukagu, baina erreminta hori hemengo enpresentzat lehiakortasun faktore bilakatu nahi dugu"
Escuchar
30:19
Unai Andueza. GIPUZKOA IREKIA

Azken hilabeteetako lorpenen gaineko hausnarketa egingo bagenu, zalantzarik gabe, berrikuntzaren esparruan, Donostian instalatu den IBM System Quantum Two superordenagailu kuantikorik aurreratuenak suposatzen duena azpimarratu beharko genuke.

Oso mugarri garrantzitsua da, ez bakarrik teknologiari dagokionez, baita enpresari dagokionean ere, eta honek agerian uzten du gure industria-sarea aldatzen ari dela.

Enpresek bi erronka nagusi dituzte aurretik aurretik: digitalizazioa eta enpresen zibersegurtasuna indartzearen garrantzia, eta belaunaldien arteko erreleboa, batez ere enpresa txiki eta ertainetan, horiek baitira nagusi Gipuzkoan.

Horregatik, urtea amaitzear den honetan, Gipuzkoako enpresaren egoeraren erradiografia egin nahi izan dugu, lortu diren mugarri garrantzitsuenak ezagutu eta erronka horiei aurre egiteko garatzen ari diren neurriak eta proiektuak ezagutu.
 
Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Gipuzkoako foru diputatuak eman digu horien guztien berri. 
09/12/2025
En directo
Onda Vasca En Directo