Actualidad

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskaraz lan egiten jarraituko du

Konstituzionalak baliogabetu egin du udaletan euskara bakarrik erabiltzea ahalbidetzen duen EAEko udal legea
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskaraz lan egiten jarraituko du
Escuchar
00:46

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek aukera daukate, Udal Legearen seigarren artikuluari esker, euskara bakarrik erabiltzeko udaletan. Legea euskara bermatu eta babesteko tresna da, baina Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du hizkuntza ofizial baten aurrean, besteari lehentasuna ematen diolako, euskarari, alegia.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) guztiz larritzat jo du erabakia, hain zuzen ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren kontra egiten duelako. Onda Vasca, UEMAko lehendakariak, Iraitz Lazkanok, azpimarratu du epaitegietan aspalditik ari direla hizkuntza politikak zapaltzen eta euskararen normalizazioa oztopatzen, Baina Konstituzionalak emandako azken pauso hau izan da latzena. Sententziari buruz galdetuta, Lazkanako esan digu hizkuntzaren normalizazioaren alde egiten jarraituko dutela, "guk prentsa ohar bat besterik ez dugu irakurri, sententzia aztertu behar dugu baina gure erabakia berresten dugu eta euskaraz jarraituko dugu lanean".

esan bezala, ezezagunak dira Konstituzionalaren erabakian izango dituen ondorioak baina euskara irmoki babestuko dutela azpimarratu du Lazkanok. Hala ere, esan bezala, momentuz baliogabetzearen nondiko norakoak zeintzuk izango diren zain geratu beharko dira eta, horrenbestez, momentuz ez dituzte manifestaziorik antolatuko, hori bai, mobilizazio sozialerako deia egin du Onda Vascako mikrofonoetan eta Bilbon azaroaren 4 egingo den manifestaziorako deialdia egin du.

Bestalde, UEMA ez ezik, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eider Medonzak, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, besteak beste, erabakiaren aurkako jarrera adierazi dute. Mendozak, adibidez honako mezua bidali du: "Epaiak sakoneko errespetu falta erakusten du euskararekiko, euskal hiztunekiko, euskal autogobernuarekiko eta hamarkada luzez euskararen biziberritzean egindako ibilbidea. Joera larri honen aurrean, gainontzeko erakundeekin eta euskalgintzarekin elkarlanean ahalegin horretan jarraitzeko determinazioa adierazi nahi dugu. Bereziki Administrazioaren jardunean euskararen erabilera indartzeko ahaleginean jarraitzekoa".

07/07/2023