Araba

Udalak gutunak bidaliko dizkie hiriko 38 komunitateri, oraindik ere eraikinetan jarrita dituzten sinbologia frankistako plakak ken ditzaten

Maider Etxebarria: “hiri bidezkoagoa, begirunetsuagoa eta balio demokratikoekin konprometituagoa eraikitzen jarraitu nahi dugu”
Udalak gutunak bidaliko dizkie hiriko 38 komunitateri, oraindik ere eraikinetan jarrita dituzten sinbologia frankistako plakak ken ditzaten. / Utzitakoa

Maider Etxebarria alkateak iragarri duenez, datozen egunetan Udalak gutuna bidaliko die hiriko 38 komunitateri, eraikinetako fatxadetan detektatu dituzten sinbologia frankistako plakak ken ditzaten. Gutunean elementu horiek kentzeko eskatzen da, “eta horrek ez die inolako kosturik ekarriko”, esan du alkateak.

Horrela, ildo beretik, Identifikatutako plakak hogei bat kaletan banatutako eraikinetan eta Vitoria-Gasteizko hainbat auzotan daude, hala nola Koroatzea, Judimendi, Abetxuku, Pilar edo Sansomendi auzoetan.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udalatik prentsa ohar baten bitartez azpimarratu duten bezala, ekintza honekin, Gasteizko Udalak Memoria Historikoaren arloan hartutako erabakiei jarraipena emango zaie. Duela bederatzi urte, oraindik ere hirian zeuden ikur frankistak pixkanaka kentzeko prozesua finkatu zuen mozioa onartu zuen.

Ildo horretan, Udalak bi bidalketa egin zituen aurreko urteetan. 2018an, 148 gutun bidali zituen, eta, horri esker, 59 plaka kendu ahal izan ziren. 2020an, beste bidalketa bat egin zuen, eta, orain, hirugarren fase honetan, Udal Gobernuak oraindik identifikatuta dituen 38 plakak kentzea lortu nahi du.

Etxebarriak azaldu duenez, jarduera hori Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak bultzatutako Memoria Historikoaren Planaren barruan dago, “hiri bidezkoagoa, begirunetsuagoa eta balio demokratikoekin konprometituagoa eraikitzeko lanean aurrera egiten jarraitzeko”, ondoroztatu dute Gasteizko Udaletik egindako prentsa ohar baten bitartez.

27/04/2026