Magazine
Magazine

Gipuzkoako Kale Nagusia

Con Maider Uriarte | OV
  • Lunes a Viernes de 12:00 a 13:00
Escúchalo en las emisoras de Gipuzkoa

Información y entretenimiento made in Gipuzkoa bajo la dirección de Maider Uriarte.

Contacta con el programa

Síguenos

Los podcast de GKN

Txot! Sagardo berriak ematen dio hasiera denboraldiari

Sagar urte handia izan da aurtengoa 5 milioi kilo sagar jaso dira eta 3,5 milioi litro, baina, kostuak direla eta prezioak  % 10 - % 20 arteko igoera izango du
Txot! Sagardo berriak ematen dio hasiera denboraldiari
Escuchar
10:32

Euskal Sagardoaren uzta paregabea izan da eta, urte ez ohikoa izan den arren, guztira 5 milioi kilo sagar bildu dira Jatorri Deiturako 250 sagardotegietan eta 3,5 milioi litro Euskal Sagardo egin dira. Aurtengoa 'inoizko uzta handiena izan da' hala adierazi du Gipuzkoako Kale Nagusian Olatz Mitxelenak, Euskal Sagardoko komunikazio arduradunak.

Hala ere, egoera ez da samurra izan lehen sektorean eta ekoizpen kostuek eragina izan dute prezioan, hortaz, % 10 - % 20ko igoera izango du aurten sagardoak.

Bestalde, hilabete honetan zehar, segurtasun neurriak bermatzeko helburuarekin, kontsumoa eserita egingo da eta sagardogileek eramango dituzte mahaietara botilak eta pitxerrak.

Mitxelenak azpimarratu nahi izan du aisialdi seguruaren garrantzia eta gonbidatu ditu entzuleak sagardotegietara joatera. Gainera, gogoratu du. bihar, urtarrilak 12, Astigarragan AMAK taldeak hasiera emango diola Sagardo Berriaren Egunari eguerdiko hamabietan.

 

11/01/2022
En directo
Onda Vasca En Directo