Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak antolatuta, Txin Txin Fest ekitaldi enogastronomikoa egingo da lehen aldiz Bilboko Areatzan. Larunbatean eta igandean izango den ekimen honetan, 60 txakolin mota desberdin dastatzeko aukera egongo da eta baita plater tradizionalez, euskal kulturaz, folkloreaz eta musikaz ere disfrutatzeko.
Maider Zalduondo Bizkaiko Txakolinaren komunikazio arduradun eta Jatorri Deituraren kontseilu arautzailearen kideak azaldu duenez, "gure helburua da ekitaldi ireki bat egitea, ekoizleen lan dinamikoa erakustea eta txakolinarekin batera disfrutatzea jai giro batean, kulturarekin eta gastronomiarekin batuta".